Zeberioko altxorrak: Ermitabarri Maximizatu
Tokiko hornitzaileekin elkarlanean aritzen gara eta erabilgarritasun-egoeraren inguruko baieztapena ez da beti berehalakoa izaten. Baieztatzeko nahikoa denbora eduki ahal izateko, egin ezazu zure erreserba ekintzaren aurreko eguneko 18:00ak baino lehen. Astelehenetan egingo diren ekintzetarako, berriz, egin erreserba aurreko ostiraleko 18:00ak baino lehen.

Zeberioko altxorrak: Ermitabarri

Ibilbide interesgarri bat egingo dugu auzotik, eta tenpluak eta etxeak bisitatuko ditugu bere sorburua eta kokapena hobeto ulertzeko. Ez da behar oinetako edo arropa berezirik, eta tarte bat egongo da atsedenaldi bat egin eta hamaiketako bat hartzeko.

 

More details

Selecciona tu opción

3,00 €

XVI. mendean Zeberio bi entitate juridiko desberdinetan bananduta agertzen da. Horren sorburua legoke Behe Erdi Aroan eta Miravalles hiribilduaren fundazioan (1379) Zeberioko auzo baten gainean (Ugao), bertako biztanleen eskariz: "hareneko auzotarrak" deituek populazioaren bi heren osatzen zituzten, eta Olabarrietako Santo Tomas elizateko auzotarrek, beste herena. Lehenak Patroiaren bandokoak ziren, Miravalles hiribilduan auzotuta zeuden eta beren foruen eta jurisdikzioaren menpean, nahiz eta Zeberion bizi. Bigarrenak Infantearen bandokoak ziren, elizate bateko auzotarrak eta, beraz, Lautadakoak 

eta Bizkaiko Foruaren menpe. Baina batzuk eta besteak bizi ziren eremu geografiko berean, baita auzo beretan ere, Zeberioko haranean. Bi bandoak kidego bakar gisa (politikoa, ekonomikoa eta gobernukoa) biltzen ziren Santo Tomas elizako portikoan; harzolaren erakusgarri garrantzitsuena Bizkaiko lurraldean.

 

Olabarrietako Santo Tomas 1373an dokumentatzen da lehen aldiz; baina oraingo elizaren eraikuntzari XV. mendearen amaieran edo XVI.aren hasieran ekin zitzaion, XVIII. mendeko dorre barroko bikainarekin osatu zen arte. Tenplu zoragarria da, kristau sinbologia osoa biltzen duena, eta haraneko biztanle guztiak erakartzen zituen. Garai hartan erlijioa ez zen aukera bat eta, izan ere, behartu egiten zuen aurrez ezarritako irizpide batzuen arabera jardutera. Botere laikoa eta erlijiosoa nahiko gertu zeuden bata bestearengandik, eta horregatik babesten zuten elkar.

 

Hala ere, udal haiek portikoan izan ohi zuten harmonia hautsi egin zen XVIII. mendean, Erregimen Zaharraren krisiarekin. Eta, hain zuzen ere, une horretan, errege-bidearen trazatu berriak bazter utzi zuen Olabarrietako muinoa, inguruko mendi-lepotik, Ermitabarritik, igarotzeko. 1731n Paduako San Antonio baseliza berria eraiki zen Elezbaso izeneko lekuan. Olabarrietako Santo Tomasen Patronatuaren jabetzakoa zen, eta Zeberion zehar Nerbioiko eta Arratiako haranak elkartzen zituen errege-bidearen oinean zegoen. Ondoren, eraikuntza berriak lerrokatzen joan ziren, bizilekuak izateko ez ezik, nekazaritza, abeltzaintza eta zerbitzuetako funtzioak betetzeko ere. Hala, bertan aurkituko ditugu taberna zaharra, bolatokia, guruztokia, Olloena baserria, Etxenagusia eta beste etxe batzuk, eskolaz eta frontoiaz gain. Eta, batez ere, inguruko Elizondo auzoan, Olabarrietako Santo Tomas parrokia, haraneko elizatearen benetako hazia.

  • Prezioaren Barne
    Prezioaren Barne: Recorrido a pie guiado.
    El precio incluye un bono por un pintxo-pote en la taberna Zaharra de Zeberio
  • Prezioz Kanpo
    Prezioz Kanpo: No incluye el desplazamiento al punto de partida
  • Partaide minimo eta maximoak
    Partaide minimo eta maximoak: Mínimo 4 y máximo 20 personas
  • Puntu nabarmenak
    Puntu nabarmenak: Situada en un robledal de Zeberio, la iglesia de Santo
    Tomás de Olabarrieta constituye uno de los ejemplos
    góticos más brillantes de la arquitectura vizcaína de finales
    del siglo XV, donde su espectacular pórtico y su pavimento
    de encachado brillan con luz propia.
  • Noiz egin daiteke?
    Noiz egin daiteke?: 11 de julio, 8 de agosto, 12 de septiembre y 10 de octubre a las 10:30 horas
  • Irteera lekua eta ordua
    Irteera lekua eta ordua: 10:30 hrs Iglesia Santo Tomás de Olabarrieta en Zeberio
  • Hizkuntzak
    Hizkuntzak: Castellano y Euskera
  • Ohar garrantzitsuak
    Ohar garrantzitsuak: Política de cancelación. Devoluciones:
    100% antes de 72h
    100% antes de 48h
    0% antes de 24h

Write your review

Zeberioko altxorrak: Ermitabarri

Zeberioko altxorrak: Ermitabarri

Ibilbide interesgarri bat egingo dugu auzotik, eta tenpluak eta etxeak bisitatuko ditugu bere sorburua eta kokapena hobeto ulertzeko. Ez da behar oinetako edo arropa berezirik, eta tarte bat egongo da atsedenaldi bat egin eta hamaiketako bat hartzeko.

 

Write your review

Erlazionatutako produktuak

Any questions? Please contact us