Zeanuri: Undurragako urtegia inguratuz Maximizatu
Tokiko hornitzaileekin elkarlanean aritzen gara eta erabilgarritasun-egoeraren inguruko baieztapena ez da beti berehalakoa izaten. Baieztatzeko nahikoa denbora eduki ahal izateko, egin ezazu zure erreserba ekintzaren aurreko eguneko 18:00ak baino lehen. Astelehenetan egingo diren ekintzetarako, berriz, egin erreserba aurreko ostiraleko 18:00ak baino lehen.

Zeanuri: Undurragako urtegia inguratuz

Oinez ibiltzea gure herrialdeko txokorik eta ondare-osagairik ederrenak ezagutzeko modurik
hoberena da; eta are gehiago xehetasun guztiak emango dizkigun gidari batekin bagoaz.
Ibilbide honetan Zeanuriko erroten ondarea eta urtegiaren erabilera ezagutuko ditugu.

More details

Selecciona tu opción

3,00 €

Gorbeiaren oinean dagoen Undurraga urtegia inguratzen duen ibilbide hau familiartean egiteko
bikaina da, erraza. 6,5 km-ko luzera du eta bi ordu ingurutan egiten da.
Zeanuriko plazan topatuko dugu elkar, ibilbideari ekiteko.

Undurragako urtegia inguratzen duen ibilbidea Zeanuriko plazan hasten da.
Gure gidariaren azalpen txiki bat entzun ondoren, bi ordu eskaseko ibilbide honi ekingo diogu.
Lehen geldialdia Errotabarri errota da: antzinako bere xarma mantentzen du eta bere
ezaugarriak, funtzionamendua eta errotariaren lan egin eta etekinak ateratzeko erak
ezagutuko ditugu.
Egun Undurragako urtegia betetzen duten Arratia ibaiko urek errota askoko errotarriak
mendetan zehar bultzatu dituzte. Horien artean nabarmentzekoa da Errotabarri. 1875. urtean
eraikia, 1975ko apirilera arte egon zen lanean, irina ekoitziz uraren indarraz lagunduta. Urak
hegalak mugitzen zituen eta artoa eta garia toberatik aipatuak txikitzen zituzten bi harrietara
eramaten zituen. Errotariak, ondoren, eta astoez lagunduta, bere irina inguruko baserrietako
50 bezero ingururen artean banatzen zuen astean behin.
Gerra zibileko gosetearen ondorioz errotek garrantzi handia hartu zuten baina zaldiak eta
astoak konfiskatu egin zirenez, baserritarrek beraiek zuten aleak errotara zuzenean eraman
eta irina baserrira ekartzeko ardura.

Ondoren, presara joango gara eta, bertan, bere historia eta funtzionamendua azalduko
dizkigute.
Errepidetik, Undurraga auzoraino jarraituko dugu. Urtegiaren hasiera den gune horretan orain
dela 2 urte martxan jarritako ur-hargune berrien funtzionamendua ezagutuko dugu.
Bueltako bidean egurrezko igarobide berria zeharkatuko dugu eta Zeanurira iristean Arrikiba
zubian geldituko gara, Pasio Gurutze bitxia ikusteko.

  • Prezioaren Barne
    Prezioaren Barne: Ruta descrita
  • Prezioz Kanpo
    Prezioz Kanpo: No incluye el desplazamiento al punto de partida
  • Partaide minimo eta maximoak
    Partaide minimo eta maximoak: Mínimo 4 y máximo 20 personas
  • Iraupena
    Iraupena: 2 hrs aprox
  • Puntu nabarmenak
    Puntu nabarmenak: Es una forma unica de conocer las historia de los molinos en
    este precioso y tranquilo paseo por el embalse de Undurraga
    de Zeanuri.
  • Noiz egin daiteke?
    Noiz egin daiteke?: Año 2020: 25 de julio, 22 de agosto, 26 de septiembre y 25 de octubre
  • Irteera lekua eta ordua
    Irteera lekua eta ordua: 11:00 hrs Plaza Zeanuri
  • Hizkuntzak
    Hizkuntzak: Castellano y Euskera
  • Ohar garrantzitsuak
    Ohar garrantzitsuak: Se recomienda ir con niños a partir de los 6 años. Menores también pueden ir pero que estén acostumbrados a andar.

    Equipamiento: Llevar ropa cómoda apropiada para ir monte.

    Política de cancelación. Devoluciones:
    100% antes de 72 horas
    100% antes de 48 horas
    0% antes de 24 horas

Write your review

Zeanuri: Undurragako urtegia inguratuz

Zeanuri: Undurragako urtegia inguratuz

Oinez ibiltzea gure herrialdeko txokorik eta ondare-osagairik ederrenak ezagutzeko modurik
hoberena da; eta are gehiago xehetasun guztiak emango dizkigun gidari batekin bagoaz.
Ibilbide honetan Zeanuriko erroten ondarea eta urtegiaren erabilera ezagutuko ditugu.

Write your review

Erlazionatutako produktuak

Any questions? Please contact us