Otxandio, pagadien artean Maximizatu
Tokiko hornitzaileekin elkarlanean aritzen gara eta erabilgarritasun-egoeraren inguruko baieztapena ez da beti berehalakoa izaten. Baieztatzeko nahikoa denbora eduki ahal izateko, egin ezazu zure erreserba ekintzaren aurreko eguneko 18:00ak baino lehen. Astelehenetan egingo diren ekintzetarako, berriz, egin erreserba aurreko ostiraleko 18:00ak baino lehen.

Otxandio, pagadien artean

Otxandioko Hiribilduko ibilbide honek aldapa txikiak ditu bere hasieran eta herritik gertuen
dauden lurrak zeharkatzen ditu. Presazelaiko pagadi ikusgarria eta Astikurutz izeneko
elurtegia udalerri horretako natura- eta kultura-ondare aberatsaren osagaiak dira.

More details

Selecciona tu opción

3,00 €

Gidari batek zailtasun baxua eta adin guztietarako aproposa den goizeko txango honetan
gidatuko gaitu. Familiartean eta lagunartean egiteko bikaina.

Gidaria Otxandioko plazan, udaletxearen ondoan topatuko ditugu. Udaletxearen aurrealdeak
hiru armarri eta eguzki-erloju bat ditu. Aurkitzeko gai izango al zara?
Eguna gurekin pasatzeko gonbitea luzatzen dizugu: Otxandioz eta bere tabernez goza ezazu
edo bokata motxilan sartu eta bertako aisialdi-gune ugarietako batean jan ezazu.

Hitzordua goizeko 11etan da, Otxandioko plazan.
Ibilbidea 4,5 km-ko ibilbide zirkularra da. 2 ordu ingurutan, Bizkaiko hamazazpigarren Jaun
izandako on Diego Lopez Harokok 1236 eta 1254 urteen artean sortu zuen Hiribildu eder hau
ezagutuko dugu.
Pagadoi pagadian dagoen Astikurutz izeneko elurtegia bisitatuko dugu, Gordobil eta Otxandio
batzeko galtzadaren ondoan.
Harlangaitz-hormak dituen etxola zirkularra da eta sabaiak mendian naturalki sorturiko zulo bat
aprobetxatuz eraiki zen putzua babesten du. Izotza ekoiztu eta ateratzeko erabiltzen zen.
Astikurutzeko elurtegia 1935. urtean bete zen azken aldiz.

1999. urtean eraberritu egin zen. 2001 eta 2003 urteen artean izotza ekoizteko prozesu osoa
jasotzeko bideo bat egin zen: “orbelaren soinua – Astikurutzeko elurzuloa” du izena.
Jarraian, Presazelaira joango gara. Bere izenak Mekoleta errota urez hornitzeko xedearekin
pagaditik gertu egin zen presa bat du jatorri. Pago motzez osaturiko pagadi batek babestuta,
presak Durangaldeako mendi ezberdinetatik eta errekasto ugaritik datozen urak biltzen ditu
eta, ondorioz, egurrezko zubi txiki ugari jarri dira, ingurune eder bezain bitxia osatuz.
Presazelaiko aisialdi-gunea osatzen duen pagadia Otxandiotik kilometro batera dago eta,
horrenbestez, erraz asko izango zaigu topagunera berriz bueltatzea.

  • Prezioaren Barne
    Prezioaren Barne: Ruta descrita
  • Prezioz Kanpo
    Prezioz Kanpo: No incluye el desplazamiento al punto de partida
  • Partaide minimo eta maximoak
    Partaide minimo eta maximoak: Mínimo 4 y máximo 20 personas
  • Iraupena
    Iraupena: 2 hrs aprox
  • Puntu nabarmenak
    Puntu nabarmenak: Hemos convertido este paseo en un pequeño recorrido
    temático donde disfrutaremos del patrimonio natural y cultura
    del este municipio bizkaino.
  • Noiz egin daiteke?
    Noiz egin daiteke?: De Julio a Octubre
    18 de julio, 15 de agosto, 19 de septiembre y 18 de octubre a las 11:00
  • Irteera lekua eta ordua
    Irteera lekua eta ordua: Otxandio: Plaza de Otxandio 11:00 hrs
  • Hizkuntzak
    Hizkuntzak: Castellano y Euskera
  • Ohar garrantzitsuak
    Ohar garrantzitsuak: Equipamiento: Llevar ropa cómoda apropiada para andar

    Política de cancelación. Devoluciones:
    100% antes de 72 h
    100% antes de 48h
    0% antes de 24 h

Write your review

Otxandio, pagadien artean

Otxandio, pagadien artean

Otxandioko Hiribilduko ibilbide honek aldapa txikiak ditu bere hasieran eta herritik gertuen
dauden lurrak zeharkatzen ditu. Presazelaiko pagadi ikusgarria eta Astikurutz izeneko
elurtegia udalerri horretako natura- eta kultura-ondare aberatsaren osagaiak dira.

Write your review

Erlazionatutako produktuak

Any questions? Please contact us