Tokiko hornitzaileekin elkarlanean aritzen gara eta erabilgarritasun-egoeraren inguruko baieztapena ez da beti berehalakoa izaten. Baieztatzeko nahikoa denbora eduki ahal izateko, egin ezazu zure erreserba ekintzaren aurreko eguneko 18:00ak baino lehen. Astelehenetan egingo diren ekintzetarako, berriz, egin erreserba aurreko ostiraleko 18:00ak baino lehen.

Berroja Upategia- 2 txakolinetako dastatzea eta sarteneko barne dakartzaten bisitaldiak

BERROJA TXAKOLIN UPATEGIA, ZENTZUMENENTZAKO PRIBILEGIOA.
Berroja Upategia familia-upategi bat da, Urdaibai Biosfera Erreserbaren bihotzean ekoitzitako
Bizkaiko Txakolina eskaintzen duena.
Upategiak, hain leku ezagun eta berezi batetik datozen zapore berriak bilatzeko konpromisoa
duela, funtsezko bi mugarri lantzen ditu: JASANGARRITASUNA ETA BEREZITASUNA.

More details

Selecciona tu opción

55,00 €

Berroja Upategiak bere mahastiak lantzen ditu, itsasoaren mailatik batez besteko 250
metroko altueran dagoen 24 hektareako azaleran. Eta talaia horretatik, naturagune ikusgarri
honen ikuspegi pribilegiatuez gozatzen dugu. 
Berroja Upategiko punturik altuenetik Urdaibai Biosfera Erreserbaren perimetro osoa ikusten
dugu, zeina, milaka urtez, eskualdeko historiaren lekuko izan den.
Ikuspegi zabalean nabarmentzen dira Ereñozarko San Migel, Santimamiñeko historiaurreko
koben gainean; Arratzua eta Forua udalerriak, bertan, hurrenez hurren, Arrolako gotorlekua
eta herri erromatar baten geldikinak dituztenak.
Era berean, Erdi Aroan Gernikako Arbolaren azpian egiten ziren hurrengo Batzar Nagusien
berri ematen zuten Bizkaiko bost Deiadar Mendietako lauren gailurrak ikusten ditugu.
Berrojatik ikusten dugu Gernika, eta baita Urdaibaiko estuarioaren bokalea ere.
Inguruko beste gune interesgarri batzuk Solluberen magalean aurkitu ditugu, hala nola,
Gaztelugatxe Donienekoa eta Matxitxakoko itsasargia, Bermeoko udalerrian.
Berroja Upategian, gure Terroir-aren berezitasuna indartzea dugu helburu, txakolinak egitean,
gure mahatsaren zapore eta ezaugarri naturalak errespetatuz.
Gure txakolinek nortasun propioa dute, gure mahastien berezitasunari esker: mahastiaren
lursail guztiak upategiaren inguruan daude eta lursailak orografia irregularra du, malda leun
eta nabarmenez osatua, zeinak guztiz eguzkituta dauden, eta itsas jatorriko lur joriak ditugu.

Bestalde, inguratzen gaituen ingurune naturalarekiko errespetua dago, hala nola
basafaunarekikoa, zeinarekin batera bizitzen saiatzen baikara, lursail guztietan bitarteko
fisikoak erabiliz (esaterako, abeltzaintzako itxiturak) eta orkatzak uxatzeko elementu
aromatikoak erabiliz, edo, besterik gabe, espezieen arteko lehia erabiliz, faunak mahastiaren
gainean duen presioa orekatzeko eta espezie autoktonoen oin bereziak (gorosti, gaztainondo,
haritz, gurbitz, lizar, intxaurrondo, eta abarrenak) errespetatuz, mahastiaren eta haren
ingurunearen mugak edo interesguneak osatzen baitituzte.
Inguruko hidrogeologiaren ikuspegi geologikoari esker –Oka ibaiaren eta Golako errekaren
bidez, hegaztien, ugaztunen, ingurunera egokitutako karraskarien dibertsitatearen eta landa
paisaiaren interpretazio bisual baten bidez–, eta gure kostalde aldeko (Bermeo eta Mundaka,
adibidez) arrantza tradizioari esker, gure bisitaldietan erreserban oraindik nagusi diren kultur
eta gastronomia tradizioak interpretatu eta azaldu ditzakegu, sasoiko eta 0 km-ko produktuak
dituen eremu gisa. Hori guztia Urdaibaiko kultur tradizioaren parte gisa egiten dugun
txakolinaren dastaketarekin uztartzen dugu.

  • Prezioaren Barne
    Prezioaren Barne: 1 EL ENTORNO 20´
    2 TERROIR 20´
    3 ELABORACIÓN 20´
    4 CATA y DEGUSTACION DE PINTXOS
  • Prezioz Kanpo
    Prezioz Kanpo: Desplazamiento.
  • Partaide minimo eta maximoak
    Partaide minimo eta maximoak: Mínimo 15 personas
  • Iraupena
    Iraupena: 1 hrs
  • Puntu nabarmenak
    Puntu nabarmenak: Las vistas del entorno, la proximidad del mar, biodiversidad de la zona según temporada, y la amplitud visual, hacen de pasear y beber un txakoli en Bodega Berroja una experiencia que nos acerca a la naturaleza en la que nos ubicamos.
    Visión global de la Reserva de la Biosfera de Urdaibai; la naturaleza rural en la que está ubicada la bodega, las amplias vistas hacia los confines de Bizkaia y la singularidad de un viñedo de montaña con una viticultura tradicional y la tipicidad del txakoli elaborado.
  • Noiz egin daiteke?
    Noiz egin daiteke?: Todo el año bajo petición
    Lunes a Sábado de 11:00 a 18:00 hrs
    Domingos de 11:00 a 16:00 hrs
  • Irteera lekua eta ordua
    Irteera lekua eta ordua: Bodega Berroja
  • Hizkuntzak
    Hizkuntzak: Castellano, Euskera e Inglés
  • Ohar garrantzitsuak
    Ohar garrantzitsuak: Política de cancelación. Devoluciones:
    75% antes de 72h
    50% antes de 48h
    0% antes de 24h

Write your review

Berroja Upategia- 2 txakolinetako dastatzea eta sarteneko  barne dakartzaten bisitaldiak

Berroja Upategia- 2 txakolinetako dastatzea eta sarteneko barne dakartzaten bisitaldiak

BERROJA TXAKOLIN UPATEGIA, ZENTZUMENENTZAKO PRIBILEGIOA.
Berroja Upategia familia-upategi bat da, Urdaibai Biosfera Erreserbaren bihotzean ekoitzitako
Bizkaiko Txakolina eskaintzen duena.
Upategiak, hain leku ezagun eta berezi batetik datozen zapore berriak bilatzeko konpromisoa
duela, funtsezko bi mugarri lantzen ditu: JASANGARRITASUNA ETA BEREZITASUNA.

Write your review

Erlazionatutako produktuak

Any questions? Please contact us