Urko Bidea-Sendero de Urko Maximizatu
Tokiko hornitzaileekin elkarlanean aritzen gara eta erabilgarritasun-egoeraren inguruko baieztapena ez da beti berehalakoa izaten. Baieztatzeko nahikoa denbora eduki ahal izateko, egin ezazu zure erreserba ekintzaren aurreko eguneko 18:00ak baino lehen. Astelehenetan egingo diren ekintzetarako, berriz, egin erreserba aurreko ostiraleko 18:00ak baino lehen.

Urko Bidea-Sendero de Urko

Urko bidea Urko ibaiaren ibilgua jarraitzen duen oinezkoentzako bidea da. Barinagatik
Markina-Xemeinera doa, Etxebarritik igaroz. Aisialdirako, ibiltzeko, aire zabalean gozatzeko,
eta naturarekin kontaktuan egoteko tokia da, eta 5 kilometroko luzera dauka gutxi
gorabehera. 

More details

Selecciona tu opción

Gratuito

Herriaren ingurutik doan bidea da, eremu landatarrean, industrialean eta
hiritarrean zehar. Urko bidea natura- eta kultura-ondareak ezagutzeko aukera berria da,
interes handiko tokiak ikusteko aukera eskainiz. Toki horien haria eta lotura Urko ibai bera da;
izan ere, ibaiak ibilbide bitxia jarraitzen du, eta meandro nabarmenak dauzka erdiko tartean.

Ibilaldia Urko ibaiaren ibilgutik, zailtasun txikikoa.
Interesguneak:
1. Arretxinaga (Markina- Xemein)
Arretxinagako San Migel baseliza Santiago bidearen ondoan kokatuta dago, Artibai eta Urko
ibaiak elkartzen diren tokian.
Baselizaren inguruan Xemeineko elizatearen udaletxe zaharra, animaliekin egiten diren idi-
probetarako probalekua, eta plaza txiki bat daude.
2. Munibe jauregia (Etxebarria)
Estilo eklektikoa (erromantizismo neoklasikoa) duen landako jauregia da. XX. mendearen
hasieran eraiki zen herrerar eredua jarraituz; horrez gain, barrokotik ateratako osagai asko
ditu. Jauregia 65 hektareako lursail zabalak babesten du.


3. Ibarguengo garaia (Etxebarria)

Etxebarria eta Barinaga lotzen dituen errepidearen ondoan dago. XVI. mendearen erdialdeko
aletegia da, eta piramide-enbor formako lau zutabeen gainean eraiki zen. Goiko aldea guztiz
haritzezko egurrez eginda dago.
Euskadi osoan dauden garai guztien artean berez hoberen mantendu egin den garai hau
Europako ikertzaileek aztertu zuten lehenengoa da, 20ko hamarkadan.


Write your review

Urko Bidea-Sendero de Urko

Urko Bidea-Sendero de Urko

Urko bidea Urko ibaiaren ibilgua jarraitzen duen oinezkoentzako bidea da. Barinagatik
Markina-Xemeinera doa, Etxebarritik igaroz. Aisialdirako, ibiltzeko, aire zabalean gozatzeko,
eta naturarekin kontaktuan egoteko tokia da, eta 5 kilometroko luzera dauka gutxi
gorabehera. 

Write your review

Erlazionatutako produktuak

Any questions? Please contact us