Tokiko hornitzaileekin elkarlanean aritzen gara eta erabilgarritasun-egoeraren inguruko baieztapena ez da beti berehalakoa izaten. Baieztatzeko nahikoa denbora eduki ahal izateko, egin ezazu zure erreserba ekintzaren aurreko eguneko 18:00ak baino lehen. Astelehenetan egingo diren ekintzetarako, berriz, egin erreserba aurreko ostiraleko 18:00ak baino lehen.

EL POBAL BURDINOLA, BURDINAREN INDUSTRIAKO MUSEO BIZIA

Bisita gidatua eta olagizonaren erakustaldia

El Pobal 500 urteko monumentu multzoa da, Bizkaiko iraganeko jarduerarik garrantzitsuenetako bi erakusten dituena: siderurgia hidraulikoa eta errota hidraulikoak. Leku paregabea da denboran zehar bidaiatzeko, lanbide zaharrak gogorarazteko eta ingurune natural batez gozatzeko —Barbadun ibaiaren ondoan—, harrigarria bezain ederra. 

More details

Selecciona tu opción

3,50 €

Larunbatero, gure ondarearen harribitxi hau eraldatu egiten da, eta burdinaren industriaren agertoki bizi bihurtzen da. BURDINGINTZA ERAKUSTALDIA da; une horretan, uraren indarra, suarena eta airearena konbinatzen dira, eta ikuskizun erakargarri bezain didaktiko hau sortzen dute, burdinolako eta errotako bisita gidatuaren osagarri. Esperientzia horrek ordubete inguru irauten du.

Industria Iraultza baino lehen, hots, Bilbo osoa “argiztatzen” zuten labeak egin baino lehen, burdina ibaiko uraren indarrez mugitutako burdinoletan ekoizten zen. Iraganean, ehunka burdinola zeuden Bizkaia osoan. Baina gaur, bakarra bisita daiteke: El Pobalgoa, hobekien kontserbatu dena, jatorrizko makineria duen bakarra eta, horregatik, aparta garai hura nolakoa izan zen ikusteko.

 
Asteartetik igandera, multzo hau bisita gidatuen bidez erakusten dugu. Baina larunbatean izaten da osoena eta erakargarriena, instalakuntza guztia martxan jartzen denean (gurpilak, gabia eta harrizko hauspoak) eta olagizonak labetik gori-gori atera duen burdin zatiari forma ematen dionean.

 

Erakustaldia luxuzko osagarria da burdinolako eta errotako ibilbide gidatuan; horren bitartez, haren historia interesgarria ezagutuko dugu, eta, uraren zikloak eramaten utzirik, ingurune natural eder batez gozatuko dugu, presa, kanalak eta deposituak bertan direla. Horri esker, fabrika hidrauliko horien funtzionamendua ulertuko dugu, eta gure iraganaren parte diren lanbide batzuetara hurbilduko gara.

 

Bisitan, gainera, egonaldi bat sartzen da irin errotan; hura martxan ikusiko dugu, eta gari eta arto irinak duten leuntasuna gozatuko dugu, baita eho berriaren usainaz ere. El Pobal bost zentzumenekin gozatzeko museo bat da.  
 
Larunbatero 4  ikustaldi gidatu egiten ditugu, olagizonaren erakustaldiarekin amaitzen direnak: 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan.

 

Gaur egungo gorabeherak direla eta, taldeak murritzagoak dira; horrela, bisita pertsonalizatuagoa eta hurbilagoa eskain dezakegu eta, zergatik ez, esklusiboagoa.  

  • Prezioaren Barne
    Prezioaren Barne: 1. Ordubeteko edo hiru ordu laurdeneko bisita gidatua burdinola eta errota multzora
    2. Burdin erakustaldia Ordu laurden
  • Partaide minimo eta maximoak
    Partaide minimo eta maximoak: 2
  • Iraupena
    Iraupena: 1h
  • Puntu nabarmenak
    Puntu nabarmenak: • Nabarmentzekoa dira ondare kultural bakana bere ingurune natural eder-ederrarekin, ibaiaren ondoan, zuhaizti aberats bat duelarik Bizkaian bakarra den banbu basoa barne.
    • Esperientzia edozeinentzako modukoa da, baita edozein adinetan egiteko modukoa ere (5-6 urtetatik aurrera).
    • Burdingintza erakustaldiak bisita dinamikoagoa eta ludikoagoa egiten du. Erakustaldia oso ikuskizun erakargarria eta didaktikoa da zentzumenentzat.
    • Burdina ez da gauza anekdotiko bat, Bizkaiak izan duen jarduera ekonomikorik garrantzitsuena baizik: lurralde honen historian erabakigarria izan da industria mota hori, eta bertako ekonomia, gizartea, paisaia eta kultura eraldatu ditu. Burdinola hau bisitatzea Bizkaiaren NORTASUNEAN murgiltzea da.
  • Noiz egin daiteke?
    Noiz egin daiteke?: Edukiera mugatuta dagoenez, aldez aurretik erreserba egitea komeni da. Erreserba egin duten pertsonek lehentasuna dute beti.
    Desgaitasun fisikoa duten pertsonak beren ibilgailuetan irits daitezke museoraino, sarrera berezi batetik, eta ez oinez, aparkalekutik jaisten den bidetik zehar publikoak oro har egiten duen eran.
    Bisita gidatuak burdinolara: egunero egiten dira, asteartetik igandera. Astez, goiz eta arratsalde (10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara). Igande eta jaiegunetan, 10:00etatik 14:00etara. Tarifa, kasu horretan, laguneko 2,5 € da.

    Baina bisita gidatua + burdinolako erakustaldia larunbatetan bakarrik da. Urteko larunbat guztietan.
  • Irteera lekua eta ordua
    Irteera lekua eta ordua: De Martes a Viernes: De 10:00 a 14:00 hrs y de 16:00 a 19:00 hrs
    Sábados: Visita guiada + demostración 10, 11:00. 12:00 y 13:00 h.Solo visita: de 16:00 a 19:00 h., cada hora
    Domingos:Visita guiada en horario de apertura -de 10 a14:00-, cada hora
  • Hizkuntzak
    Hizkuntzak: Gaztelaina, Euskara eta Ingelesa
  • Ohar garrantzitsuak
    Ohar garrantzitsuak: Las personas con discapacidad física pueden acceder hasta el mismo museo, con sus vehículos, por una entrada especial, y no a pie, a través del camino que baja desde el parking, como lo hace el público asistente generalmente.

Write your review

EL POBAL BURDINOLA, BURDINAREN INDUSTRIAKO MUSEO BIZIA

EL POBAL BURDINOLA, BURDINAREN INDUSTRIAKO MUSEO BIZIA

Bisita gidatua eta olagizonaren erakustaldia

El Pobal 500 urteko monumentu multzoa da, Bizkaiko iraganeko jarduerarik garrantzitsuenetako bi erakusten dituena: siderurgia hidraulikoa eta errota hidraulikoak. Leku paregabea da denboran zehar bidaiatzeko, lanbide zaharrak gogorarazteko eta ingurune natural batez gozatzeko —Barbadun ibaiaren ondoan—, harrigarria bezain ederra. 

Write your review

Erlazionatutako produktuak

Any questions? Please contact us